AHT-Publizitatea

Bizkaiko hauteskunde batzordeak bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak egin duen publizitatea kanpaina

2004ko otsailaren 13a
14:37
Entzun
Bizkaiko hauteskunde batzordeak bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak egin duen publizitatea kanpaina. Bizkaiko PPk eskatu zuen kanpaina hori hauteskundeak pasatu arte atzeratzea. PPren ustez, kanpaina hori Eusko Jaurlaritzako alderdien onerako zen, "guztion onerako baino gehiago".

Alvaro Amann Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak esan du "erabakia onartzen" duela. Bizkaiko Hauteskunde batzordearen erabaki horrek Bizkaian bakarrik izango du eragina. Araban, Garraio sailak 24 orduko epea izango du alegazioak aurkezteko. Gipuzkoari buruz ez dago, oraingoz, erabakirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.