PSE-EEk eta Batasunak gaur egin duten bilerak "arriskuak eta zailtasunak" dituen arren guztien onerako "ahalegina egiteak merezi duela" iritzi dio gaur Jose Blanco PSOEko Antolakuntza idazkariak.
Blancok baieztatu duenez, Batasuna "legezkoa bada eta mahai baten inguruan autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen badu, gai horri buruz hitz egin ahal izago da". Hala ere, PSOEko Antolakuntza idazkariak zehaztu du Espainiako Gobernuak ez duela Konstituzioaren "aurka doan" ezer ere aldatuko. Gogorarazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak behin baino gehiagotan azaldu duela autodeterminazio eskubidea ez dela "Konstituzioaren barruan kabitzen". "Ezin da argiagoa izan", gaineratu du Blancok.
Telecinco telebista katean egin ditu adierazpenak Blancok eta galdetu diote ea ez litzatekeen hobe izango bilera Batasuna legeztatu ostean egitea. Ordenak ez du garrantziarik Blancoren ustez, eta helburua indarkeria desagertzea dela berretsi du.
Konponbide prozesua
Blanco: "Batasuna legezkoa bada autodeterminazio eskubideari buruz hitz egin ahal izango da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu