Jose Blanco PSOEko idazkari nagusiorde eta Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak ETAren aurka daraman bidea goraipatu du bere blogean, "ETA behin betiko garaitzeko gertu dagoelako".
Blancoren ustez, ETAk oraindik ere hil dezake, "baina dagoeneko hil baino ez. Iritsiko da haren bukaera operatiboa. Bukaera politikoa aspaldi heldu zen".
Aurreko legealdian Zapateroren gobernuak ETArekin hitz egin izana "egokia" izan zela dio ministroak, "orduko inguruabarrak kontuan hartuta jokatu zuelako horela".
Blancoren ustez, "ETA behin betiko garaitzeko gertu dago Zapatero"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu