Francisco Jorquera BNG Bloke Nazionalista Galiziarra alderdiko diputatuak, Mariano Raxoiren murrizkeen inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko erreferenduma egiteko legez besteko proposamena aurkeztu du Espainiako Kongresuan.
Jorqueraren ustetan, Gobernuak ez du murrizketa eta zerga igoera horiek ezartzeko "legimitaterik"; "PPk ez zituelako neurri horiek hauteskundeetako egitarauan jaso" azaldu du.
BNGko bozeramailearen esanetan, "neurriak oso larriak, bidegabeak eta krisiari aurre egiteko kaltegarriak dira eta atzeraldi eta langabezi gehiago eragingo dute". Gainera, autonomi autogobernuaren aurkako erasoa dela nabarmendu du.