Iraken okupazioa

Bonba-auto bat lehertu da Basoran eta 15 lagun hil dira gutxienez

2006ko ekainaren 3a
18:53
Entzun
Bonba auto batek eztanda egin du gaur arratsaldean Basora hirian. Irakeko Poliziako iturrien arabera gutxienez 15 lagun hil eta 30 zauritu dira leherketaren ondorioz. Bagdad hiriburuaren hegoaldean dago Basora, 550 kilometrora.

Oraingoz ez dago argi eraso suizida izan den edo urrutiko kontrol baten bidez leherrarazi duten autoa. Duela hiru egun Nuri Maliki Irakeko lehen minitroak larrialdi egoera ezarri zuen Basoran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.