Botere judiziala "ukiezina" dela salatu du 'Alakrana'-ko sukaldariaren suhiak

2009ko azaroaren 6a
14:43
Entzun
"Botere judiziala ukiezina da. Horiek erabakiko dute bi atxilotuekin zer egin eta besteok ezin dugu ezer esan", salatu dio BERRIA.INFO-ri Alakrana-ko sukaldariaren suhiak, Joxi Martinek. "Sistema demokratiko batean bizi bagara, agintariak lau urtetik behin aukeratzea baino gehiago izan behar luke horrek".

Senideekin azkenekoz atzo hitz egin zutela erran du Martinek, minutu inguruko deian. Agintariekiko duten harremanaren inguruan galdetuta, duela bi egun arte egunerokoa izan dela zehaztu du. "Jaurlaritzako Arrantza Sailburu Jon Azkueren deia jaso dugu egunero". Jaso duten azken deia bart izan zen "azken orduan", Espainiako Gobernuaren Bilboko ordezkaritzan biltzeko. Elena Espinosa Espainiako Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza ministroarekin izan ziren han. Bilera horretan, "piraten eskaera berria presionatzeko modu bat gehiago dela esan zuen ministroak eta onartuz gero, okerragoa izango dela. Ia-ia, isilik egoteko aholkatu zigun".

Hedabideek Alakrana-ren bahiketari eman dioten trataerarekin ere kritiko agertu da Martin. Haien "jarrera sentsazionalista" salatu du. "Senideok ere ez geneukan informazioa irakurri dugu askotan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.