"Bozen biharamunean EAJk eta PSE-EEk Vital kutxa ixteari ekingo diote", PPren ustez

2009ko otsailaren 19a
14:01
Entzun
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPko idazkari nagusi eta Arabako zerrendaburu Iñaki Oiartzabalek gaur esan du, martxoaren 1eko hauteskundeen biharamunean EAJk eta PSE-EEk Vital kutxa ixteari ekingo diotela.

Gasteizen Vital kutxak duen egoitza nagusi aurrean ekitaldia egin du PPk, eta hark kutxa bereizi moduan irautearen alde azaldu da."Ezinbestekoak dira Arabako bozen emaitzak, Vital kutxak arabarrena izaten jarrai dezan", nabarmendu du Oiartzabalek. Gasteizko alkate ohi eta alderdikide Alfonso Alonso izan du alboan ekitaldian.

Arabako zerrendaburuaren berbetan, Vital kutxaren azken emaitzek erakutsi dute "Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa baino hobeto egiten diola aurre krisiari", eta gainera "aurrezle txikiei, enpresei eta autonomoei maileguekin lagundu" egiten diela. "Ezingo genuke gauza bera esan erabakiak Bilbon hartuko balituzte, Vital itxita egongo balitz [EAEko] beste bi kutxekin bat egin ostean". Haren iritziz, EAJk eta PSE-EEk asmo hori dute, hots, hiru kutxa horien bat-egitea gauzatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.