Aste honetan hautsak harrotu dituzte Wikileaks webguneak filtratutako dokumentuek, eta mundu guztiko kazetari eta agintariak horietaz ari dira hizketan. Bitartean, ordea, AEBetako espetxe batean jarraitzen du filtrazioa leporatuta atxilotutako pertsona bakarra. Bradley Manning du izena, AEBetako soldadua da eta leporatzen zaionaren arabera, Bagdagetik 60 kilometrora dagoen bases batetik atera zituen dokumentuak.
Adrian Lamo izeneko hackerrak salatu zuen Manning, AEBetako prentsak jaso duenez, horrek filtrazioaren arduradun zela jakinarazi ostean. Prentsaren arabera, musika CD batekin sartzen zen lanera Manning, eta barruan hori hustu eta dokumentuen kopiekin betetzen zuen, ateratzean musika entzuten ari zelako imintzioa eginez. 23 urte zituen orduan.
Batzuentzat mesede handia egin du Manningek filtrazioarekin, baina hiltzea eskatu dutenak ere ez dira falta, tartean John Bolton AEBetako enbaxadorea Nazioa Batuen Erakundean eta Arkansaseko (AEB) gobernadore ohi Mike Huckabeek. 52 urteko espetxe zigorra betetzera zigortu dezakete Manning.
Bradley Manning, heroi edo traidore?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu