Bruselaren iritziz "bide onetik" doa Grezia, baina oraindik "arrisku ekonomiko handiak" daude

2010eko abuztuaren 5a
16:27
Entzun
Bruselak ziurtatu du Greziak hartutako ekonomi neurriak "bide onetik" doazela, kontu publikoak onbideratzeko eta ekonomiak porrot ez egiteko. Hala ere, Greziak oraindik "arrisku eta erronka handiak" dituela jakinarazi du. Izan ere, uste baino inflazio handiagoa du, eta finantza sektore desegonkorra du oso.

Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak elkarrekin osatutako batzorde baten ondorioak dira hauek. Atenasen izan da talde hori uztailaren 26tik gaur arte, eta Greziako programa ekonomikoaren lehen ebaluazioa egin du. Greziak hiru urtetan 110.000 milioi euro jasotzeko baldintza izan zen honelako ebaluazioak egitea.

Aurreikusitako erreformak uste baino lehenago egiten ari direla dio batzordeak: "Gure ondorio nagusia da ekonomi programa indarrez hasi dela martxan. Ekainerako jarritako irizpide kuantitatiboak bete egin dira, programa fiskal indartsu baten gidaritzapean". Hala ere, gehitu du "arrisku eta erronka handiak" daudela orandik.

Greziak hartutako neurri eta egindako erreformei erantzunez, protesta handiak izan dira orain arte Greziako kaleetan. Ekainean, esaterako, zazpigarren greba eguna egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.