Bush: "Demokraziaren hasiera izan behar du honek"

2008ko otsailaren 19a
12:38
Entzun
George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak gustura hartu du Fidel Castroren erabakia, "eta "demokraziaren hasiera izan behar du honek, Kubako trantsizio demokratikoaren hasiera", esan du.

Hala, AEBetako presidenteak dio nazioarteak Kubako herriari "lagundu" egin beharko liokeela, "demokraziarako erakundeak eraikitzeko. Jakina, trantsizio horrek hauteskunde justu eta libreekin bukatu beharko luke".

Ruandan egin ditu adierazpenok Bushek. Afrikara bisita egiten ari da egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.