Erreakzioa

Bush eta Kerry tinko

Osama Bil Ladenen adierazpenaren aurrean, erantzun tinkoa ematen saiatu dira AEBetako presidente izateko bi hautagai nagusiak.

2004ko urriaren 30a
13:10
Entzun
George W.Bushek esan duenez, estatubatuarrak " ez dira izutuko gure herriaren etsai batekin. Ziur nago Kerry nirekin ados egongo dela". "Herri estatubatuarrari esan nahi diot, terrorista horiekin gerran gaudela, eta seguru nagoela irabaziko diegula".

Kerry ados agertu da Bushekin, eta esan duenez, errepublikarrekin dituzten desberdintasunen gainetik, "erabat batuta gaude Osama Bin Laden eta terroristak suntsitzeko garaian".

Hala ere, Kerryk Bushentzat kritikarik ere izan du. Esan duenez, Bushek 2001eko abenduanizan zuen Bi Laden harrapatzeko "aukera", Afganistanen. Gaineratu duenez, bera gai da "terrorismoaren kontra gerra eraginkorrago bat" aurrera eramateko.

Bideoa ezkutatu nahian

AEBetako Gobernuak eskaria egin dio Al Qatargoari: Al Jazeerari Bin Ladenen adierazpena agertzen den bideoa ematen ez uzteko eskatu dio.

AEBen ustez, Al Jazeerak ez luke "buruzagi terrorista baten" plaza izan behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.