Bush torturen salaketak sortutako eragina baretzen saiatuko da

2004ko maiatzaren 5a
12:16
Entzun
AEBetako presidente George W. Bush komunikabide arabiarretan agertuko da gaur torturen salaketen inpaktua lasaitzeko ahaleginean. Scott McClellan Etxe Zuriko arduradunak jakitera eman duenez, torturak "lotsagarriak eta onartezinak" direla esango du Bushek. Gainera, AEBen menpe zeuden 25 preso hil direla jakin da, Irak eta Afganistango kartzeletan. Donald Ryder AEBetako armadako generalak berak eman zuen horren berri, atzo.

Condoleezza Rice AEBetako segurtasun kontseilariak jakinarazi duenez, Bush "arabiarrei mintzatuko zaie, zuzenean", lehenik bi telebistetan egingo dizkioten elkarrizketetan, eta gero egunkarietan. Bere ustetan, garrantzizkoa da hango jendearekin "zuzenean hitzegitea", eta nahi dutena zera da: "denek ulertu dezatela AEBek bakea nahi dutela".

Segurtasun kontseilariaren esanetan, Bushek jakin egin nahi du Abu Ghraibenen gertatutakoa baino arazo gogorrakorik ba ote den, eta AEBetako Defentsa ministro Donald Rumsfeldi ikerketa sakona egiteko agindua eman dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.