Ekialde Hurbila

Bushen atzerri politika kritikatu dute AEBetako diplomatiko ohiek, batik bat, Sharoni agertutako babesa

2004ko maiatzaren 4a
12:02
Entzun
Egun erretiratuta dauden AEBetako 50 bat diplomatikok George Bush presidentearen atzerri politika kritikatu dute gutun publiko baten bidez. Batik bat, Bushek Ekialde Hurbileko gatazkaren inguruan hartu duen jarrera salatu dute diplomatiko ohi horiek; zehazki, AEBetako presidenteak Ariel Sharon Israelgo lehen ministroaren asmoei agertutako babesa.

Izan ere, Nazio Batuek, AEBek, Errusiak eta EB Europako Batasunak bultzatutako Errepide Mapa izeneko bake plana baztertzea, eta bere kabuz deskonexio egitasmoa abian jartzea erabaki zuen Sharonek. Bushek babestu egin zuen Sharonen erabakia.

Deskonexio plan horren arabera, Palestinako Estatua sortzeko aukera ukatzen da, eta, halaber, milaka errefuxiatu palestinarrei itzultzeko aukera ebasten zaie.

Bushi kritika egin dioten diplomatikoen arabera, AEBek Ekialde Hurbilari dagokionez orain arte jarraitu duen politika bertan behera laga du presidenteak, eta horrek bide arriskutsua zabaltzen duela ohartarazi dute. Bushek hartu duen bidetik Ekialde Hurbileko gatazka baretzea ia ezinezkoa dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.