AEBen Segurtasun Nazionalerako Estrategiaren oinarrietako bat "eraso prebentiboei" eustea dela iragarri zuen atzo George Bushen Gobernuak. Hau da, AEBen segurtasuna mehatxatuta ikusten dutenean, erasorik jaso baino lehen, beste estatu batuen aurka indarra erabiltzeko aukeraren alde egin du, "autodefentsan" oinarrituta. Finean, Afganistan zein Irak inbaditzeko erabili dituen printzipioak. Gainera, Ipar Korea eta Iran jarri ditu jomugan.
Alderdi Demokratako kongresista eta senadoreek kritikatu egin dute Bushen Gobernuaren erabaki hori. "Gobernuak gerra prebentiboaren muturreko doktrina berpiztu nahi izatea ezin txarragoa da. Estrategia horren porrota izugarria izan da Iraken, eta gure segurtasuna areagotu ordez ahuldu egin du", adierazi du TedKennedy senadore demokratak. "Ematen du ez direla konturatzen beren eraso prebentiboen politikak hondamendi handiak eragin dituela", erantsi du Jose Serrano kongresistak.
Bushen "eraso prebentiboen" estrategia kritikatu dute demokratek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu