Dantza, turuta hotsa eta festa giroa bizi da Miamiko kaleetan. Arrazoia, Fidel Castroren ospitalizazioa, bereziki Castrok bere anaiaren eskuetan kargua utzi izana. Miamin kubatar erbesteratu asko bizi dira eta berri hau "diktaduraren amaierarekin lotu dute". Askok kubatar presidentearen trimikailutzat jo dute. Carlos Alvarez Miamiko alkateak “zuhurtasuna” eskatu du.
Adierazpen askok aurrea hartu dute gaur, besteak beste: "Tiraniaren amaiera dator. Fidelek boterea aldi baterako uzteak gaixotasun larri bat duela esanahi du" adierazi du Florida Lincoln Diaz-Balart legebiltzarkide errepublikarrak. Carlos Alberto Montaner aditua, berriz, haratago doa eta Kubako erregimena Castroren heriotza ezkutatzen ari dela esan du.
Alex Penellas Miamiko alkate ohiak Castroren heriotza aurreikusita bere agintaldian zehar prestatutako larrialdietarako egitasmoaren nondik norakoak azaldu ditu. Hiru dira kontutan hartu beharreko puntuak: manifestazioak kontrolatzea, manipulazioa ekiditeko Castroren aldeko agenteak kontrolatzea eta aireportu eta portuetan segurtasuna sendotzea kubatarren irteera jendetsuak geldiarazteko. Carlos Alvarez alkateak esan duenez oraindik ez da abian jarri larrialdietarako egitasmoa.
KUBA
Castroren gaixotasuna pozez hartu dute Miamiko oposiziokoek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu