Catherine Ashton Ekialde Hurbilera joan da gaur

2011ko urtarrilaren 5a
11:40
Entzun
Europako Batasuneko Atzerri Politika eta Segurtasunerako ordezkari Catherine Ashton Ekialde Hurbilera joan da gaur, Israel eta Palestinako agintariekin biltzeko. Bihar eta etzi egingo dituzte bilerak, eta Ashtonek aurreratu du bake negoziazioak bultzatzeko aurrerapausoak behar direla esango diela. "Israeldar eta palestinarren artean bakea lortzeko aurrerapausoak lehenbailehen behar dira, eta Europako Batasunak helburu hori duten ahalegin guztiak babestuko ditu", esan du bidaia hasi aurretik. Albiste agentziek jakinarazi dutenez, zehazki, Israelgo agintariei Gazak Israelekin dituen mugak irekitzeko eskatuko die, Palestinako lurralde hori berreraiki ahal izateko eta garapen ekonomikoa hasi ahal izateko. Ohar batean adierazi duenez, Ekialde Hurbilean ez dago negozioazioa ez den beste irtenbiderik. "Israelgo estatua ikusi nahi dugu eta Palestinako estatu burujabea eta bideragarria ikusi nahi dugu, bi aldeetan bakean eta seguru bizi ahal izan daitezen", esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.