Cavendishek irabazi du Tourreko gaurko etapa, bere laugarrena

2008ko uztailaren 18a
17:49
Entzun
Mark Cavendishek irabazi du gaur arratsaldean Frantziako Tourreko hamahirugarren etapa: Narbona-Nimes (182 kilometro). Laugarren mailako hiru mendate gainditu behar izan dituzte txirrindulariek. Man uharteko ziklistak bere laugarren etapa lortu du, bere espezialitatean, esprintean. Columbia taldekoa aise nagusitu zaie bere gibelean sartu direnei: Robbie McEwen (Silence-Lotto) eta Romain Feillu (Agrotubel).

Cofidis taldeko Sylvain Chavanelek helmugarako 7 kilometro geratzen zirela hasitako ihesaldiari amaiera eman dio tropelak hiruzpalau kilometrora. Esprintean erabaki da gaur ere etapa.

Cadel Evansek segitzen du lider, aurrenekiko atzoko alde berarekin.

Bihar korrituko dute hamalaugarren etapa: Nimes-Digne les Bains (194,5 kilometro). Laugarren mailako bi mendate izango ditu, azkena helmugatik oso gertu.

Igandean hasiko dira berriro mendiko etapa garrantzitsuak. Hilaren 27an bukatuko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.