CCOOk ekintza sindikala "merkaturatzea" leporatu dio ELAri

2014ko otsailaren 17a
14:23
Entzun

ELAren negoziazio kolektiborako estrategia hau da, Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiaren irudiko: aplikazio orokorreko eskubide kopurua gutxitzea, afiliatu kopuruan "errentagarritasuna lortzeko". Hala, ekintza sindikala "merkaturatzea" leporatu dio ELAri.

Nueva Economia Forum-en parte hartu du Sordok, eta, besteak beste, CCOOk joan den astean egindako negoziazio kolektiboari buruzko proposamenaz hitz egin du. Haren esanetan, sektore mailako lan hitzarmenak eta enpresetako itunak "erabat bateragarriak" dira. "Kontua da ea mantentzen dugun sektoreko erreferentzia eremua [hark sortzen ditu aplikazio orokorreko eskubideak, eta gero enpresako negoziazioan artikulatzen da], edo txikitu egiten dugun sektore eremua, negoziazioa enpresara eramateko, erreferentziarik gabe".

Joan den astean, «aldebakarreko» proposamena jarri zuen mahai gainean CCOOk, «nahi duen orok» eurekin bat egin dezan. 2014. eta 2015. urteei eragingo liekeen akordioa nahi du. EAEko sektore arteko hitzarmen bat litzateke, "lehentasunezkoa". Soldaten inguruan, adierazle publikoen araberako igoerak proposatu ditu, eta gaur egungo lanordu kopurua mantentzea. LABek dagoeneko ezetz esan dio proposamenari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.