EAEko CCOOk lan istripuen aurkako manifestazioa antolatzea erabaki du. Gaur zortzi egingo du ekimena, Donostian. Adierazi duenez, saiatu da beste sindikatuekin batera deitzen, baina ez du lortu. "Erantzun garbirik ez izatean, geuk antolatu dugu manifestazioa. Uda beltza izan da, hildako eta zauritutako askorekin".
LABen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan 68 behargin zendu dira. CCOOk dio EAEn 48 hil direla.
"Odoluste hau bukatzeko ezinbestekoa da langileak mugitzea", dio CCOOk. Enpresak, lan istripuak egon arren, "lasaiegi" dabiltza salatu du.
CCOOk lan istripuen kontrako manifestazioa egingo du hilaren 17an, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu