Atentatua Trapagaranen / erreakzioak

Cebek: "Horrelako erasoak Euskadirentzat traba ikaragarria dira"

2006ko otsailaren 17a
12:34
Entzun
Cebek Bizkaiko patronalak gogor gaitzetsi du bart gauean ETAk Trapagarango industrialde batean egindako bonba erasoa. Era berean, "behin betiko indarkeria uzteko eta xantaia eteteko" exijitu dio gaur ETAri.

Enpresari eta bertako langileei elkartasuna agertu die Bizkaiko patronalak ohar baten bidez eta gogorarazi du euskal enpresarien lana "erabakigarria" izan da "Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialarentzako". Hori dela eta, oharrak dio, atzokoa bezalako erasoak "Euskadirentzat traba ikaragarria dira, baita elkarbizitzarentzat eta herrialde honetako pertsonen ongizatearentzat ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.