Juan Maria Atutxa, Gorka Knorr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideei kereila jarri zien Fiskaltzak Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteagatik, eta gaur Desadostasunaren Sala berriz osatzeko Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hartutako erabakia bertan behera uzteko helegitea aurkeztu dute.
Auzitegi Goreneko administrazioa auzietarako salan jarri dute helegitea Eusko Legebiltzarreko legelariek, eta hiru parlamentarioek epaile natural bat izateko oinarrizko eskubidean oinarritzen dira helegitea jartzeko. CGPJk erabaki jurisdikzionalak atzera botatzeko "eskuduntzarik ez" duela diote hiru parlamentarioek, eta CGPJren akordioa "berehala bertan behera uzteko" eskatzen dute.
CGPJren erabakia bertan behera uzteko helegitea aurkeztu dute Atutxa, Knorr eta Bilbaok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu