Chivite: "PSNn aldaketa nahia garbia da, baina ez dakit zein den gobernu formula"

2007ko ekainaren 27a
13:05
Entzun
"PSNn [Nafarroari buruz] aldaketa nahia garbia da, baina ez dakit horretarako zein den gobernu formula". Hala esan du gaur Carlos Chivite PSNren idazkari nagusiak Nafarroako Gobernuaren eraketari buruz. Hurrengo astean eratuko dute, hain zuzen.

Gaur arratsaldean PSNk herrialdeko batzarra izango du, Iruñean, Gobernuaren lehendakaria hautatzeko batzarrean Pernando Puras sozialista aurkeztu edo ez eztabaidatzeko. Baliteke gaur ez erabakitzea hori, PSNren iturriak esan duetnez. "Guk buruan dugun gauza bakarra Puras lehendakari izatea da eta, gaur-gaurkoz, ez dugu pentsatzen UPNk gehiengo sinplean gobernatzeko aukeran", adierazi du Chivitek.

"Alde denetatik presioak" dituztela dio, eta "nolabaiteko distantzia" mantendu behar dutela, "ezerk ez baldintzatzeko PSNren jarrera eta erabakia".

Nafarroa Bai koalizio abertzalearekin (Aralar, EA, Batzarre, EAJ) "gauza batzuetan erabat ados" daudela jakinarazi du Chivitek, "baina besteetan ez". Sozialistek Nafarroaren egungo estatusari helduko diotela adierazi du haien idazkari nagusiak, "abenturarik ez" dutela nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.