CISek ere EAJri ematen dio garaipena

2016ko irailaren 8a
13:02
Entzun

27-28 eserleku lortuko lituzkete jeltzaleek, eta hamasei EH Bilduk. Elkarrekin Podemosek 15-16 lituzke, eta zortzina PSE-EEk eta PPk. Ciudadanosek ez luke ordezkaririk lortuko. Boto portzentajean, %37,9 boto eskuratuko lituzke EAJk; %20,2 EH Bilduk; %18,9 Elkarrekin Podemosek; %10,8 PSEk eta %8,8 PPk.

Inkesta Arnaldo Otegiren inhabilitazioa berretsi aurretik egin bazen ere, CISek ez du galdetu Otegiren inguruan, eta Maddalen Iriarte kokatu du EH Bilduko lehendakarigai gisa. Iñigo Urkulluk jasotzen du balorazio onena (hamar puntutik 5,96), baina Iriartek ere bost punturen langa gainditzen du (5,5). Hortik behera daude Elkarrekin Podemoseko hautagai Pili Zabala (4,82), PSE-EEko Idoia Mendia (4,35), Ciudadanoseko Nicolas de Miguel (2,47) eta PPko Alfonso Alonso (2,17).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.