CiUk elkarrizketarako prest dagoela esan dio Zapaterori, eta aurreko Gobernuaren hutsak ez errepikatzeko eskatu

2004ko apirilaren 15a
19:03
Entzun
Josep Antoni Duran Lleida CiUko bozeramaleak Kataluniako Estatutu aldaketaren alde dagoen edo ez argitzeko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapaterori.

Duran Lleidaren iritzian Itun Antiterroristak ez du balio jada, ETAren kontra egina delako eta ez "terrorismo islamdarrarren" aurka. Beraz, Itun horretara ez ixteko eskatu dio.

Bere ustean, Iraketik tropak ateratzeak ez luke erasorik ez egotea bermatuko, baina, ez luke esan nahiko "mehatxuaren aurrean" amore ematea ere. Herritarren segurtasuna bermatuko duen erantzun garbi bat eskatu du. Eta, lehengo Gobernuak nazioarte gaietan egin zituen hanka sartzeak ez errepikatzeko eskatu.

Elkarrizketarako prest dagoela esan dio Zapaterori, eta, ez egiteko PSOEk 82tik 89ra egindako hankasartzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.