Conde Pumpido: "Agian, urrutiegi joan gara baliogabetzeen kontuarekin"

2007ko maiatzaren 17a
18:09
Entzun
Espainiako Fiskaltzaren eta Estatuaren abokatuaren eskariz, Auzitegi Gorenak Abertzale Sozialistak izeneko hautesle elkarte denak eta EAE-ANVren 133 zerrenda baliogabetu ditu, Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin du epaia, eta, ondorioz, Candido Conde Pumpido fiskal nagusiak uste du "minbizia" kendu dutela, "gaixoari minik eman gabe". Baina zalantzarik baduela esan du gaur, egoerak atzerabueltarik ez duelarik: "Agian, urrutiegi joan gara baliogabetzeen kontuarekin". Herri batzuetan hautagaitzarik geratu ez dela-eta agertu du zalantza hori Conde Pumpidok gaur Madrilen, Forum Europan.

"Pertsona batzuek" Alderdien Legea "hautes Guantanamo" dela uste dutela esan du fiskal nagusiak, "baina lege honek ez du bultzatu nahi indarkerira, bakera baizik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.