Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal nagusiak uste du ETAren garaia "behin betiko bukatuta" geratu dela eta erakundea "garaituta" dagoela. "ETAren hileta ikusten ari gara. Hileta, duinagoa izan daiteke edo ez, baina hileta da". Hala ere, aitortu du erakundeak Barajaskoa bezalako atentatuak egin ditzakeela.
Atentatuarekin, ETAk "aukera oro hautsi" duela dio Conde-Pumpidok, "eta egoera honetan ezinezkoa da elkarrizketa. Orain sendotasuna behar da eta Zuzenbide Estatuaren baliabide guztiak ahal den zorroztasun handienarekin erabili behar dira".
Conde-Pumpidok dio ETA "behin betiko bukatuta" dagoela, Barajasko atentatua egin arren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu