Conde Pumpidok ere dio balitekeela Batasuneko kide gehiago atxilotzea

2007ko urriaren 18a
17:01
Entzun
Batasunaren kontrako sarekadak aurrera segitzen du -gaur kartzelan sartu dituzte Asier Imaz eta Gorka Diaz-, eta Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak gaur esan du balitekeela alderdi hartako kide gehiago atxilotzea. Antzekoa esan du Baltasar Garzon epaileak."Orain lehentasuna Batasuneko buruzagiak dira", adierazi du Conde Pumpidok.

Urriaren 4ko operaziotik Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasuneko 19 kide sartu ditu espetxean. Aurrez Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ere sartu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.