D3Mren baliogabetzea salatzeko protesta egin dute Mexikon

2009ko otsailaren 27a
11:48
Entzun
Hamabi bat lagun Mexiko hirian Espainiak duen enbaxadaren aurrean elkartu dira gaur -hemengo gauerdi aldera-, Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataformaren baliogabetzea salatzeko.

Ordu erdiz protesta pankarta baten atzealdean jarri eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko eta Espainiako agintarien aurkako oihuak bota dituzte. Protestaren amaieran, D3Mren baliogabetzea salatzeko adierazpena irakurri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.