D3Mren zerrenden baliogabetzeari "gehiegikeria" iritzi dio IUko koordinatzaile nagusi ohi Gaspar Llamazaresek

2009ko otsailaren 17a
13:18
Entzun
IU Izquierda Unidako idazkari nagusi ohi Gaspar Llamazaresek Salamancan (Gaztela eta Leon, Espainia) adierazi du "abusuzko erabaki administratiboa" dela Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformaren zerrendak baliogabetzea. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak hartu zuen erabaki hori, joan den astean, Auzitegi Gorenaren ebazpena berretsita.

Llamazaresen iritziz, IU (Ezker Batua da Hego Euskal Herrirako duen adarra) ez dago ados "ilegalizazio express-ekin", non "modu prebentiboan" taldeak hauteskunde jokotik kanpo uzten dituzten.

Hauteskunde Legearen gaineko jardunaldi batzuetan hartu zuen atzo parte Llamazaresek, eta horren harira egin zituen D3Mren eta Askatasunaren zerrenden baliogabetzearen gaineko adierazpenak. "Uste dugu mundu hori [ezker abertzalearena] politikaren bidez garaitu beharra dagoela. Jarrera politikoen ordezkaritza eta indarra errespetatu behar da".

Horrenbestez, hauteskunde zerrenden baliogabetzearekin bere ezadostasuna agertu du Izquierda Unidako buru ohiak (egun diputatu izaten segitzen du Espainiako Kongresuan).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.