Bizkaiko PPko egungo idazkari nagusi Anton Danborenea hautatuko dute gaur herrialdeko adarreko presidente, orain artekoa, Antonio Basagoiti, ordezkatzeko. Azken hau Euskal Autonomia Erkidegoko PPko presidente izendatu zuten joan den larunbatean, eta bi karguak bateraezinak direnez, haren lekuan ariko da Danborenea, behin-behinean, harik eta herrialdeko kongresua egin arte.
Danboreneak Esther Martinez proposatuko du bere lekua har dezan. Martinezek EAEko Antolakuntza idazkari karguko beharrekin batera jorratuko ditu lan horiek.
Araban ere izango da aldaketarik, behin-behinean baita ere. Hala, EAEko adarreko idazkaritza nagusira igaro den Iñaki Oiartzabalek Arabako adarrean libre utzitako kargua -izen berekoa- nork beteko duen erabaki beharko dute. PPko iturrien esanetan, Laura Garrido da haren tokia hartzeko hautagai nagusia. Baina izendapen hori ez dute gaur erabakiko, aurrerago bazik.
Izendapen horiek guztiak PPk herrialdeko kongresuak egin artekoak izango dira. Baliteke uda igarota edota EAEko hauteskunde autonomikoak igaro arte ez egitea kongresu horiek.
Politika
Danboreneak Basagoitiren lekua hartuko du Bizkaiko PPren buruzagitzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu