Datozen egunetan Batasunarekin bilera egingo du Imazek, epaileen esanak kontuan hartu gabe
"Nire asmoa da Eusko Alderdi Jeltzalearen izenean alderdi politiko guztiekin biltzea eta hurrengo egunetan ere Batasunarekin bilduko naiz, eta gainera egingo dut modu kontziente batean, norekin biltzen naizen jakinda", esan du Josu Jon Imaz EAJren EBBko lehendakariak. "Pultso politikoak eraginda jokatzen ari den epaile batek ez ditu nire oinarrizko eskubideak urratuko. Herritar bezala eta alderdi politiko bateko presidente bezala nire eskubidea beste alderdi politikoekin harremana izatea da. Nire eginkizun politikoa da. Bake prozesua bultzatzea jokoan dagoelako ere esango nuke nire eginkizun morala dela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu