2004an.
2004an Alderdi Errepublikanoak (George W. Bush zela haugaia) 286 presidente hautatzaile lortu zituen eta Alderdi Demokratak (John Kerry zerrendaburu) 252.
2008ko berritzea.
Ordezkarien Ganberako diputatu guztiak hautatuko dituzte gaur: 435. Senatuan herenak aukeratuko dituzte: 34 estatutan bana -horietatik hamabi demokratak ziren orain arte, eta 22 errepublikanoak-.
153 milioi hautesle.
Hemezortzi urtetik gorako AEBetako herritarren %73,5ek hauteskundeetan bozkatu ahal izateko izena eman dute, 153 milioik orotara.
Herritarren botoa (‘popular vote’).
Herritar bakoitzak, hautesle bakoitzak, ematen duen botoa da. Estatu jakin batean nork irabazi duen erabakitzen dute.
Hauteskunde Batzordea (‘electoral college’).
Estatu bakoitzari biztanleen araberako ordezkari kopurua dagokio bertan; 538 dira guztira. Kaliforniak 55 ditu, esaterako. Delegatu horiek ordezkatzen duten estatuan irabazle atera den hautagaiaren alde eman behar dute botoa. Legez hala da 26 estatutan; beste 24tan edozein hautagairen alde eman dezakete, baina gutxitan gertatu da halakorik. Presidente izateko 270 eskuratu behar dira, gutxienez.
Datuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu