Gizarte mugimenduetako ekintzailea, ikerketa kazetaria, politikaria, musikaria... Saltsa askotan ibilia da David Fernandez. Ezagun egin zen 2012 eta 2015 bitartean Kataluniako diputatu izan zenean, CUP alderdiarekin. Besteak beste, Rodrigo Rato PPko ministro ohiari zapata bat botatzea bezalako ekintzek eman zioten sona hedabideetan. Gaur egun, La Directa aldizkariko erredaktore eta editorea da, eta ekonomia solidarioan aritzen da, Coop 57 finantza zerbitzuetako kooperatiban. CUPen oinarriko militantea da, baina haren lanak alderdi horren mugak gainditzen ditu. Besteak beste, Ada Colauren Bartzelonako udal gobernuaren aholkularia da ustelkeriaren aurkako batzorde batean, eta Arnaldo Otegiren aholkulari taldean parte hartu du. Hainbat hedabidetan argitaratzen ditu iritziak, Katalunian eta Euskal Herrian, besteak beste, BERRIAn. Egunkaria aurrera kanpainaren sustatzaile eta bultzatzaile izan zen Katalunian, Espainiako Auzitegi Nazionalak euskarazko kazeta hura itxi zuenean. Jatorri espainiarreko familia batean sortua da; aitona frankismoaren errepresaliatua izan zen, eta horrek asko eragin dio bere ibilbide politikoan.
Bartzelona, 1974
DAVID FERNANDEZ
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu