David Lozanok atzo utzi zuen kargua alderdiaren esku, Llamasek bezala

2011ko uztailaren 11
14:30
Entzun

Larunbatean Jesus Llamasek hartu zuen bide bera hartu zuen atzo David Lozano Arabako Ezker Batuko koordinatzaileak. EAJrekin Arabako bi batzarkideen babesa negoziatu zuen ordezkaritzako kide zen Llamas, eta negoziaketetan EAJri babesaren truke hainbat kargu eta diru eskatu zitzaiola jakin ondoren, eskandaluak bera ere aurretik eraman du.

Lozanok esan du alderdia osatzen duten "familiek engainatuta" sentitzen dela, "manipulatua eta erabilia".

Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaileak atzo esan zuen alderdiak auzia aztertuko duela, eta zigorrak iragarri zituen erantzuleentzat, zuzendaritzak jakin gabe negoziatzeagatik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.