De Juana askatzeko eskatu du Madrazok

2006ko abenduaren 18a
12:35
Entzun
EB-Berdeetako koordinatzaile nagusi Javier Madrazok Iñaki De Juana Chaos euskal presoa askatzeko eskatu du gaur, Radio Euskadin. "Hiltzailea izan zen, bai, hiltzaile handia, baina bere zigorra betea dauka, eta ezin zaio 12 urteko espetxe zigorra jarri bi iritzi artikulurengatik", azaldu du. Gainera, De Juana mugagabeko gose greban dagoela ekarri du gogora, eta horrek ez diola prozesuari batere laguntzen azpimarratu du.

Horregatik, ausarta izateko, eta presoa aske uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Prozesuak bultzada behar duela uste du Madrazok, eta herritarrak mobilizatzea eta pentsatzen dutena esatea oso garrantzitsua dela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.