Angel Acebes PPko idazkari nagusiak Iñaki de Juana espetxean mantentzeko exijitu dio Espainiako Gobernuari. “De Juana aske uztea biktimei iruzur egitea da. Ez du askatasuna merezi izateko ezer egin, ez da egin duenaz damutu”, azpimarratu du Acebesek. PPko idazkari nagusiak dioenez, “Zapaterok espetxe zigorrak bere osotasunean betetzearen aldeko botoa eman zuen eta emandako hitza bete behar du”.
Errenterian, biktimen omenezko ekitaldi batean egin ditu adierazpen hauek Acebesek. Ekitaldi berean, Maria San Gil PPko presidenteak “indarkeria babesten dutenekin” akordio bat lortu nahi izana leporatu dio Zapaterori.
De Juana espetxean mantentzeko exijitu du Acebesek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu