Big Mac Farland preso irlandar ohiarekin batera agerraldia egin du Juan Mari Olano Askatasunako buruzagiak, Iñaki de Juanaren egoera larria salatu eta Espainiako Gobernuari neurri zehatzak eskatzeko.
Zehazki, De Juanaren egoerari konponbide bat emateko eskatu dio Olanok Zapaterori, "aske utziz". Halaber, "presoen kolektiboaren estatus politikoa aitortzeko" galdegin dio, hartara konponbide prozesu bat errazteko. De Juanaren heriotzak "zorigaiztoko ondorioak" izango lituzkeela erantsi du: "Heriotza zigorra bidezko asasinatze hori ez da ona izango ez Euskal Herriarentzat, ez gatazka konpontzeko prozesuarentzat, ez Zapaterorentzat, ez Espainiako Estatuarentzat, ez inorentzat".
De Juanaren heriotzak "zorigaiztoko ondorioak" ekar ditzakeela ohartarazi du Olanok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu