"De Juana Chaosek, guk gustuko izan edo ez, bete du hilketegatik jarritako zigorra, eta 20 hilketa baino gehiagogatik 19 urte bete ditu. 96 urte eskatzen zitzaizkion bi artikulu idazteagatik. Gehiegizkoa ematen du, ezta? 20 hilketa baino gehiagogatik 19 urte eta bi artikulurengatik 96 urte", esan du Antena3 telebista katean egin dioten elkarrizketan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du oraindik ofizialki jakinarazi, baina atzo zabaldu zen Iñaki de Juana presoari hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarriko diotela Gara-n idatzitako bi artikulurengatik. Zurrumurru hori beteko balitz inoiz Espainiako Estatuan mehatxu delituagatik ezarri den zigorrik handiena litzatekeela nabarmendu du PSE-EEKo idazkari nagusiak: "Beraz, inork ez luke pentsatu behar gauza baten edo beste baten ondorioz zigorra murriztu diotela. Fiskaltzak epaileek bezala Zuzenbidearekin bat jokatu behar du".
Nolanahi ere, bera "legeen aplikatzea" unean uneko baldintzetara egokitzearen aldekoa dela erantsi du.
De Juanarena inoiz mehatxuengatik jarri den zigorrik handiena izan daitekeela nabarmendu du Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu