De la Vegaren ustez, Nafarroako gobernu berriak "zatiketaren mamuak aldenduko ditu"

2007ko ekainaren 1a
16:07
Entzun
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteorde eta bozeramailearen ustez, Nafarroako exekutibo berriak, "dena delakoa izanda, nafarrak euren artean eta Espainiako besteekin elkartzeko lan egingo du; zatiketaren mamuak aldenduko ditu".

Espainiako Gobernuaren ministroek ostiraleroko bilera egin dute gaur, eta De la Vegak ondoren emandako prentsaurrekoan ez du argitu PSNk UPNren edo Nafarroa Bairen eskaintza onartuko duen. "Nafarroako ordezkariek hartuko dute erabakia eta Espainiako Gobernuak den-dena errespetatuko du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.