"Ez daukagu egoerari buruzko albisterik", erantzun du Joe Borg EB Europako Batzordeko Arrantza komisarioak, antxoa arrantzatzeko debekua hautsi duten Frantziako itsasontziei buruz galdetu diotenean.
EBko estatuetako arrantza ministroek goi bilera dute Bruselan, eta gai zerrendan aurreikuksita ez zegoen arren, antxoa arrantzaren ingurukoak ere aztertuko dituzte, Angeles Espinosa Espainiako ministroak eskatuta.
Debeku urratzeari buruzko albisterik ez duela dio Europako Arrantza komisarioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu