Batasunaren abokatu Didier Rouget, Adolfo Araiz, Iñigo Iruin eta Urko Aiartzak helegitea aurkeztu zuten 2004ko utzailaren 19an Giza Eskubideen Europako Auzitegian, Batasunaren legez kanporatzearen aurka. Auzi-eskeak zioen Europako Giza Eskubideen Itunaren 10, 11 eta 13. artikuluak urratu zituela Espainiako Erreinuak; eta, hori kontuan hartuta, Espainiako Auzitegi Gorenak agindu eta Auzitegi Konstituzionalak berretsitako legez kanporatzea atzera botatzeko eskatzen zion auzitegiari.
Helegitearen arabera, honakoak dira ilegalizazioak urratutako Giza Eskubideen Europako Ituneko artikuluak:
10 artikulua: adierazpen askatasuna
1. Pertsona guztiek dute adieraz-pen askatasunerako eskubidea. Eskubide horren barruan sartzen dira iritzi askatasuna eta informazioak eta ideiak jaso eta komunikatzeko askatasuna, agintari publikoek esku sartu gabe eta mugak kontuan hartu gabe. Artikulu honek ez du eragozten Estatuek aldez aurreko baimenen erregimena ezartzea irrati, zinemagintza eta telebista enpresei.
2. Askatasun horiek erabiltzeak eginbeharrak eta erantzukizunak ere badakartza. Askatasun horien erabilerari jarri ahal zaizkio legeak zehazturiko zenbait betebehar, baldintza, murrizketa edo zigor, betiere beharrezkoak baldin badira gizarte demokratiko batean nazioaren segurtasuna, lurraldearen osotasuna, segurtasun publikoa eta ordena zaintzeko, delituari aurrea hartzeko, osasuna edo morala babesteko, besteren izen ona edo eskubideak babesteko, informazio sekretuak zabaltzea eragozteko edo botere judizialaren autoritatea eta alderdikeriarik eza bermatzeko.
11. artikulua: biltzeko eta elkartzeko askatasuna
1. Pertsona guztiek dute modu baketsuan biltzeko askatasuna eta elkartzeko askatasuna, baita besterekin sindikatuak sortzekoa eta horko kide izatekoa, nork bere interesen alde egite aldera.
2. Eskubide horien erabilera ezin da murriztu, non eta legean jasorik, ez diren beharrezko neurriak hartzen gizarte demokratiko batean nazioaren segurtasuna, segurtasun publikoa eta ordena zaintzeko, delituari aurrea hartzeko, osasuna edo morala babesteko edo besteren izen ona edo eskubideak babesteko. Artikulu honek ez du eragozten eskubide horien erabilera modu zilegizkoan murriztea indar armatuetako, Poliziako eta Estatuko administrazioko kideei.
13. artikulua: helegite eraginkorra jartzeko eskubidea
Pertsona guztiek dute, Itun honetan onarturiko eskubide eta askatasunak urratzen bazaizkie, instantzia nazional batean hele-gite eraginkorra jartzeko eskubi-dea, baita urraketa zeregin ofizialetan zihardutenek egina denean ere.
Defentsak jarritako helegitea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu