Elkarrizketa ez dela delitua, eta Ibarretxeren aurretik hainbat agintarik hitzegin zutela ETArekin eta ezker abertzalearekin agertu nahi du Jaurlaritzako lehendakariaren defentsak. Horretarako 16 lagun hauen lekukotza eskatu du:
-Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua.
-Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu ohia.
-Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa.
-Jaime Mayor Oreja Espainiako Barne ministro ohia.
-Javier Zarzalejos Aznarren aholkularia hura gobernuburu zenean.
-Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea.
-Josu Jon Imaz EAJko presidentea.
-Begoña Errazti EAko presidentea.
-Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusia.
-Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna.
-Roelf Meyer Hego Afrikako Gobernuaren aholkularia.
-Mathews Phosa Afrikako Batzar Nazionaleko kidea.
-Harry Barnes Carter Zentroko gatazkak konpontzeko departamenduko zuzendaria.
-Nancy Soderberg Irlanda iparraldeko bake prozesurako ordezkari berezia.
-Mateo Zuppi Bake bitartekaritza lanak egiten dituen San Egidio erakunde katolikoko kidea.
-Brian Currin Irlanda iparraldeko epaiak berrikusteko batzordeko koordinatzailea.
Defentsak proposatutako lekukoen zerrenda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu