Deialdiak

2010eko maiatzaren 1a
13:50
Entzun
ELA

Bilbo. Manifestazioa, 11:30ean, Jesusen Bihotza plazatik Plaza Biribilera. Manifestazioa abiatu aurretik, Adolfo Muñoz idazkari nagusiak hitz egingo du. 14:30ean bazkaria egingo dute, Barakaldoko BECen.

LAB

Hiriburuak. Manifestazioak Bilbon (12:00, Zabalburu plaza), Donostian (12:30, Bulebarra), Gasteizen (12:30, Bilbo plaza) eta Iruñean (12:00, Gazteluko plaza).

Beasain. 12:30ean aterako dira Beasaingo tren geltokitik, Ordiziara. Bertan parte hartuko du Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak.

Hazparne. Ipar Euskal Herriko LABek hamar urte bete dituela ospatuko dute. Besta eta mobilizazioak egingo dituzte.

CCOO-UGT

Hiriburuak. Manifestazio bateratuak egingo dituzte Bilbon (11:30, Kale Nagusia), Donostian (12:00, Alderdi Eder) eta Gasteizen (12:00, Andre Maria Zuriaren plaza).

CCOO

Iruñea. 12:00etan abiatuko da manifestazioa, Tutera kaletik, Nafarroako Enpresaburuen Elkargoaren egoitzaraino.

UGT

Lizarra. Aldarrikapena eta festa uztartuko dituzte, 11:00etan hasita, Oncineda karpan.

ESK, CGT, EILAS, ATTU

Bilbo. Manifestazioa, 11:30ean, Kale Nagusiko 58an hasita.

Iruñea. 12:00etan, Basotxo kalean.

ESK, ARALAR, EB, ZUTIK...

Errenteria. Errenteria eta Donostia arteko ibilaldia egingo dute. Alamedatik abiatuko dira, 10:00etan. Alternatibak, Antikapitalistek eta PCE-EPK-k ere bat egin dute.

CGT, CFDT, OLDARTU, ELB...

Baiona. Manifestazioa 10:00etan abiatuko da, Lan Boltsatik.

SOLIDAIRES, ELB...

Maule. 11:00etan, Kurutze Xurian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.