Deklarazioa hartu diote Bakaikuko alkateari, "terrorismoa goratzea" egotzita

2015eko abenduaren 2a
18:22
Entzun

Bakaikuko alkateak, bi zinegotzik eta hiru herritarrek deklaratu dute, "terrorismoari goratzarre” egin ziotelakoan. Auzitegi Nazionalaren aginduz deklaratu dute, bideokonferentziaz.

Horren aurrean, Espainiako Estatuaren "epaitegi aparatutik etorritako erasoa" salatu du EH Bilduk: "Hautu eta prozesu politikoak kriminalizatu eta judizializatzea ez da berria Euskal Herrian. Bakaikun eta hainbat tokitan gertatutakoa, estrategia horren azken atala da". Koalizioak estatuari egotzi dio "beste behin ere, eskubide zibil eta politikoak bortxatu" izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.