Delitua noiz geratzen den baliorik gabe ez dute garbi epaitegietan

2012ko urtarrilaren 21a
13:49
Entzun

Haur lapurreten auzian deliturik balego, hori baliogabe noiz geratuko litzatekeen ez dute garbi adituek. Efe albiste agentziak epaitegietako iturriak aipatuz gaur zabaldu du bi iritzi direla nagusi epaitegietan. Batetik gurasoek haurra lapurtu dietela jabetzen diren unean burutzen dela delitua diotenak daude; kasu horietan delitu gehienak indarrean leudeke, epaituak izateko. Bestetik, ordea, Espainiako Zigor Kodean oinarrituz, lapurtua izan dena adinez nagusi denean gauzatuko litzatekeela delitua diotenak daude; kasu horretan delitu asko epaituak izateko baliorik gabe egongo lirateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.