Erreakzioak

"Demokrazia defendatzeko eta ETAren aurka jotzeko" alderdien eta instituzioen batasuna eskatu du Lopezek

2004ko martxoaren 11
14:08
Entzun
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak alderdi eta instituzio guztiei batasunerako deia egin die, "demokrazia defendatzeko eta biktimei babesa emateko ETAren indarkeriaren aurrean". PSE-EEko buruaren arabera, ekintzaren egileek "gure askatasuna, gure demokrazia eta gure elkarbizitza" asasinatu nahi izan dute. Lopezek gero eta argiago du "ordenamendu jurudiko eta politikoak irabaziko" duela, eta "sekula" ez dutela amore emango "ETAren xantaiaren aurrean".

Hala, herritarrei lasai egoteko eskatu die Lopezek, eta "ETAk gure demokrazia suntsi ez dezan eta gu banandu ez gaitzan" batasunerako deia egin du. "Alderdi guztiei dei egiten diet ezberdintasun politikoak alde batera utzi , batu eta zauririk gabe ETAren aurka eta haien babesten dituztenen aurka jotzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.