Legez kanpo utzitako alderdi edo elkarteetako ehunen bat lagunek datorren larunbaterako manifestazio nazionala antolatu dute, eta demokrazia eskatuko dute. Hain zuzen, Demokrazia orain izango da leloa, eta 17:30ean hasiko da, Aita Donostiatik.
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak “orain arteko antidemokratikoenak” izango direla esan du gaur Xabier Zubizarreta HBko eta EHko kide ohiak eta Arrasaten (Gipuzkoa) alkate izandakoak. “Klase politikoaren gehiengoaren konplizitatea salatu nahi dugu”, adierazi du, era berean.
Azkeneko urteetan Espainiako Justiziak 600 alderdi politiko edo hautesle elkarte legez kanporatu edo baliogabetu dituela gogoratu dute, eta orain gauza bera egin dezakeela Demokrazia Hiru Milioi (D3M) eta Askatasunarekin.
Haien ustez, EAJk eta PSOEk 1998an Lizarra-Garazirekin esparru politikoa aldatzeko asmoz zabaldu zen aroa bukatu nahi dute.
Demokrazia eskatuko dute gaur zortzi Bilbon, manifestazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu