Denboraleak %93 hondoratu du argiaren prezioa

2013ko abenduaren 26a
15:28
Entzun

Azken egunetako ziklogenesi lehergarriak gorakada nabarmena eragin du haize erroten produkzioan eta argindarraren handizkarien merkatuetan —pool izenez ezagunak— prezioak %93 hondoratzea ekarri du. 

Prezioen hondoratzea Espainiako Gobernuak baliogabetutako joan den asteko enkantearen ostean etorri da. Urtarrilerako argindarraren sorreren kostuari dagokion zatia %26 igotzea erabaki zuten enkantean, eta faktura %12 inguru igotzea. Bada, AEE Espainiako Eolikoen Enpresen Elkartearen arabera, pool-eko prezioen azken beherakadak "oso argi" lagatzen du teknologia eolikoak merkatua merkatzeko duen joera. 

Biharko pool-aren prezioa orduko megawatt bakoitzeko 12,84 eurotakoa da, besteak beste, azken egunoetako haizeteari esker Espainiako ekoizpen elektrikoaren %50 inguru haize errotek egin dutelako. 2013an eolikoen sektorea  izan dira argindar produkzio handiena sortu duena, eta atzo goizeko 7:30ean, esaterako, Espainiako produkzio elektriko osoaren %53 haize errotek sortu zuten. 

Baina prezioak ere boladaka aldatzen dira eolikoen sektorean. Abenduarne 8an, adibidez, antizikloialdiaren ondorioz, 93,11 eurotara iritsi zen prezioa, 2002tik garestiena. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.