Desagerketak, bahiketak, atxiloketak eta hilketak salatu du AIk
Amnesty International erakundeak Boli Kostan desagerketak, bahiketak, atxiloketak eta hilketak gertatzen ari direla salatu du gaur, eta segurtasun indarrak egin ditu erantzule. "Lekuko zuzenen" ahotik jasotako informazioa duela dio ohar batean, eta atxiloketak eta bahiketak nonnahi gertatzen direla dio, "askotan identifikatu gabeko pertsonek eginak, segurtasun indarretako agenteak lagunduta". AIk Afrika mendebaldean duen ordezkariak esan duenez, desagertzen ari diren horietako asko hilda daudelako kezka dute. Horien erantzule liratekeen agenteak Gbagboren aldekoak direla dio, baina Uattararen aldekoak ere oldartzen direla salatu du. Guzti horregatik nazioarten esku hartzea eskatu du, "giza eskubideen urraketa horien lehenbailehen eten daitezen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu