Eusko Jaurlaritzaren, Legebiltzarraren, EAE Euskal Autonomia Erkidegoko justizia administrazioaren eta Arartekoaren ordezkariek bilerak egin zituzten atzo NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkariekin, Gasteizen. NBEko Giza Eskubideen Batzordeko lantalde bat izan da han, desagerrarazitako pertsonei buruz lan egiten duena. Madrilen, Andaluzian (Espainia) eta Bartzelonan ere izan dira, eta 1936ko gerran indarrez desagertutako pertsonei eta hurrengo hamarkadetan lapurtutako haurrei buruz datuak biltzen aritu direla jakinarazi dute. Memoria historikoa lantzeko politikei buruz ere hitz egin dute EAEko administrazio ordezkariekin. Astelehenean bileren ondorioak aurkeztuko dituzte NBEko ordezkariek, Madrilen.
Desagertuei eta haur lapurtuei buruz datuak biltzen ari da NBE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu